bitek telecomunicaciones
  login »                      
Profesionalak
WIFI sarea



Bitek WIFI konexioz eremu publikoetan internetera sartzea ahalbidetzen duen metropoli-barrutiko Wireless sareen ingeniaritza, instalazioa eta mantentze-lanak eskaintzen du.

Metropoli WiFia
Herri-administrazioek bultzatako ekimen gehienak aldi berean helburu ezberdinak betetzera zuzendurik egoten dira:
  • Hiritarren barneratzea informazioaren gizartera.
  • Hobekuntza udalerriko zerbitzuetan.
  • Lurraldearen erabiltze balioaren gehikuntza.
  • Enpresa-sustapena.
  • Hiritarrei zerbitzu publikoetara sarrera elektronikoa erraztea 2007/11ko legearen arabera.
Sentsore eta bideo-kameren informazioa bidaltzeko auto-horniduran ustiatua izango den Wi-Fi/WIMAX udal sare baten hedapena, eta era berean hiritar eta bisitarientzako internet sarreraz hornitzeko, bai eta banda zabalarentzako beste aukerarik ez duten eremuetan bizi diren hiritarrentzako etxerako konexioa.

Hauek dira abantailak:
  • Malgutasuna: malguak dira kokapen korapilatsuak elkarlotzea ahalbidetzen dutelako, eta gainera modu errazez bete daitezke ezarritako eskakizunak.
  • Mailakatzeko gaitasuna: kobertura eta banda zabalerarekiko sare ezaugarriak laster moldatu eta zabaltzeko aukera adierazten du ezaugarri honek.
  • Hedapen azkartasuna: haririk gabeko sareen hedapena nahiko azkarra izan ohi da orokorrean, batez ere instalazioa aurrera eramateko aprobetxatu daitezkeen aurretiko ekipamendu edo azpiegitura bat baldin badago (komunikazio dorreak, kale-argiak, altuera handietan kokatutako ur metaketak).
  • Murriztutako kostuak: kasuaren arabera izango da, baina orokorrean haririk gabeko sare baten hedakuntza kabledun sare batena baino merkeagoa izaten da, batez ere aurreko atalean aipatutako erabil daitezkeen aurretiko azpiegitura existitzearen baldintzak betetzen badira.

Deitu konpromisorik gabe 943004095 zenbakira (Gipuzkoa) edo idatzi bitek@bitek.es helbide elektronikora.