bitek telecomunicaciones
  login »                      
Profesionalak
Komunikazioa



Mota guztietako komunikazio sareen hornikuntza, instalazioa eta mantentze-lanak. Punta puntako teknologiarekin.

VoIP zentralita eta sareak
  1. Asterisk teknologian oinarrituriko IP zentralitak: Kalitate eta fidagarritasun handiko sistemen diseinu eta inplementazioa.

  2. IP gateway sistemak martxan dagoen zentralita konbentzionala IP ahotseko ingurunearekin integratzeko. Honela bere kostu edo onura funtzionalak atzitu ahal izango dira, inbertsio handirik egin gabe.

  3. Egoitza anitzen arteko telefonia IP bateraturako irtenbideak: Ip telefoniak korporazio-egoitza ezberdinetako telefonia sistema bakarrean integratzea ahalmentzen du. Honen bidez kostuak murriztu ahal izango dira, telefonia gestioa sinplifikatu, eta langile ezberdinen arteko komunikazioa hobetu.

  4. Elkartzen diren ahots eta datuentzako IP sareak: Datu eta telefonia sistema on bat izan ahal izateko, sendoa eta ongi dimentsionaturiko sare bat izatea beharrezkoa da. Horretarako bazkide teknologiko onenekin egiten dugu lan eta ziurtatutako ingeniariak ditugu.
    • Kommutazio edo switching sistemak
    • Haririk gabeko WIFI sareak
Aukera aurreratuak:
  • DECT hari-gabeko azpiegiturak. Ehunka terminal estaltzeko antenen instalazioa.
  • Erabilgarritasun handia kluster aktibo edo pasiboen bitartez.
  • Disaster recovery sistemak.
  • VoIP-an oinarrituriko megafonia, interfonia eta bideo-zaintza sistemak.
  • Routing dinamikoa.
Zentralita analogiko bat zentralita IP batengatik ordezkatzearen onurak:
  • Marka jakin batekin funtzionatzen duten sistema telefonikoak baino instalazio eta konfigurazio errazagoa.
  • Administratzeko errazagoa web-ean oinarrituriko konfigurazio interfaze grafikoari esker.
  • Kostuen murrizketa garrantzitsua, VoIP hornitzaileak erabiliz.
  • Kableatu telefonikoa desagerrarazten du.
  • Hornitzaile baten mende egotea saihesten du.
  • Postu telefoniko gehiagotara zabaltzeko erraza eta merkea.
  • Bezeroarenganako zerbitzu eta produktibitate hobea.
  • Mantentze-lanetan aurreztea urrutitik egiten delako.
  • Aukera gehiago eta erabiltzen errazagoak diren telefonoak.
  • Dagoeneko ezarria dagoen sare informatikoarekin bateratu daiteke.
  • Kudeaketa eta kontrola hobetzen ditu datu eta estatistikak begira ditzakegunez.

Deitu konpromisorik gabe 943004095 zenbakira (Gipuzkoa) edo idatzi bitek@bitek.es helbide elektronikora.